uriola.eus

Zaharrean Berri jaiak maiatzaren 28 eta 29an ospatuko dira

  Jaiak  Alde Zaharra

Zaharrean Berri jaiak direla eta, hainbat ekintza burutuko dira hurrengo asteko ostiralean eta larunbatean. Ostegun honetan, hilak 20, bilera irekia egingo du Alde Zaharreko Batzordeak jaien nondik norakoak azaltzeko eta azken prestaketak burutzeko.

Martxoaren 28an, ostirala, Alde Izarrak! ekimenarekin emango zaie hasiera jaiei. Auzoko “Talent show”-aren bidez, auzoko jendeak bere talentua erakusteko aukera izango du abestuz, magia eginez eta dantzatuz, besteak beste. 17:30ean haurrentzako saioa izango da, helduen txanda, berriz, 19:00etan.

 Martxoaren 29an, larunbata, ekintzak egongo dira egun osoan zehar. Diana batekin emango zaio hasiera egunari, 10:00etan. Ondoren, 11:00etan eta 12:30ean adinarteko ginkana egingo da. Arratsaldean, 17:00etan bertso saioa egongoda eta egunari, eta horrekin batera, jaiei amaiera emateko, 19:00etan kontzertua eskainiko da.

 Osteguneko bilera irekian xehetasun gehaigo emango ditu batzordeak BIRA Kultur Gunean 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa