Ekintzaz beteriko asteburua dute aurretik Bilboko Alde Zaharreko auzokideek.
Ostiralean emango diote hasiera egitarauari, Alde Izarrak "talent show"arekin. Bi saio egingo dituzte, bata 17:30ean umeei zuzenduta egongo dena eta bigarrena 19:00etan, nagusiei zuzendutakoa. Parte hartzaileek duten talentua erakusteko aukera izango dute ekintza honen bitartez.
Larunbatean goizeko 10:00etan diana izango da eta ostean, auzoko kaleetan barrena egingo den adinarteko ginkana antolatu dute. Arratsaldeko 17:00etan Santiago plazako balkoi batetik bestera Uxue Alberdiren eta Beñat Gaztelumendiren eskutik joango den bertso saioa antolatu du Solokoetxeko bertso eskolak eta amaitzeko egitarauari amaiera emateko asmoz, kalejira musikatua eskainiko dute.