2021/06/04 19:00

Hitzaldia

'Txabi Etxebarrietaren heriotza 1968ko Euskal Herrian' hitzaldia Hika Ateneon

'Txabi Etxebarrietaren heriotza 1968ko Euskal Herrian' hitzaldia Hika Ateneon
Hika Ateneo, Alde Zaharra

Txabi Etxebarrieta erail zuten 53. urteurrenean, ekimen ezberdinak antolatu dituzte Etxebarrieta Memoria Elkarteak eta Egiari Zor Fundazioak. Ostiralean arratsaldeko 19:00etan Iñaki Egaña historialariaren eta Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailearen eskutik Etxebarrietaren heriotzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Hika Ateneon. 

Egungo egoera dela eta, beharrezkoa izango da izen ematea, kartelean agertzen den QR kodearen bitartez. Horrez gain, hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere zabaldu dute, Egiari Zor Fundazioaren Youtubeko kanalean.