Azken urteetan Somera kalean gertatu den degradazio prozesuak "bertan bizi diren bizilagun, merkatari eta ostalaritzako lagunei" kalte egiten diela salatu dute Alde Zaharreko bizilagunek. Hori dela eta, egoerari "irtenbide integral eta kolektiboa" emateko beharretik abiatuta deitu dute gaurko mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan Zamudioko Atarian.