Gaur hasiko da Bira Kultur Gunearen urriko agenda

uriola.eus 2021ko urr. 1a, 09:19

Urriaren 1ean hasita, hilabete amaierara arte luzatuko den egitarau oparoa antolatu du Alde Zaharreko Erronda kalean kokauta dagoen Bira Kultur Guneak. 

Hementxe topatuko duzue urriko agendaren inguruko informazio guztia: 

- Urriaren 1ean, ostirala, Unai musikari gazte bilbotarrak kontzertua eskainiko du bere bandarekin batera. Bertaratzeko Biraren helbide elektronikora idaztea edota egunean bertan lekua erreserbatzea beharrezkoa izango da. 5€ko laguntza eskatuko da. 

- Urriaren 4an eta 18an, arratsaldeko 20:30ean 'Seisiun' folk jam-session irekiak izango dira CEOL kolektiboaren eskutik eta sarrera doakoa izango da. 

- Urriaren 6an, asteazkena arratsaldeko 19:30ean Iñigo Martinez Peñak idatzitako 'Mandamentu hipermodernoak. Egungo inertziak zalantzan jartzen' liburuaren aurkezpena antolatu dute. Liburuaren solasaldia ere egingo da. 

- Urriaren 7an, osteguna, Eñaut Zubizarretaren lan berria aurkeztuko dute prentsaurrean, goizeko 11:00etan. Egun berean arratsaldeko 20:00etan Pelaxek gitarra elektrikoaz lagundua bakarkako emanaldia eskainiko du. 5€ko laguntza eskatuko da. 

- Urriaren 14an, osteguna, Lisboako Katu Berdea bertso saio zuria egingo dute arratsaldeko 19:30ean, eta Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira taula gainean. Idoia Anzorandiak gai-jartzaile lanak egingo ditu. Saio honetarako 5€ laguntza eskatuko da. 

- Urriaren 20an, asteazkena, eguerdiko 12:00etan Afrika Bibang lan berria aurkeztuko dute prentsaurrean. Arratsaldean berriz, arratsaldeko 19:30ean 'Erradikalak ginen' emanaldia eskainiko dute Beatriz Egizabal eta Ane Labakak. 5€ko laguntza eskatuko da. 

- Urriaren 26an, asteartea, arratsaldeko 20:00etan Anarik kontzertua eskainiko du. 8€ko laguntza eskatuko da. 

- Urriaren 27an, asteazkena, 19:00etan 'Joxe Azurmendi eta Gabriel Aresti parez pare' tertulia musikatua izango da Fito Rodriguez eta Karmelo Landaren eskutik. 

-Urriaren 28an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Jakoba Errekondoren solasaldia izango da Laborek antolatuta. Elikadura burujabetza izango dute hizpide. 

 

Indarrean dauden neurriak direla eta, gaur egun 57 laguneko aforoa dauka Bira Kultur Guneak.