Jende asko pilatzen da Maestro Garcia Riveroko eskolaren atarian, sarrera zein irteera orduetan hain zuzen. Espaloi estuak eta autobusen zein tranbiaren trafikoak eskolara bertaratzen diren ume zein gurasoen segurtasuna arriskuan jartzen dutela azpimarratu du guraso elkarteak behin baino gehiagotan eta konponbide bezala, udaltzaingoa bertaratzeko eskaera edota une horretan trafikoa mozteko eskaera aurkeztu zuten Bilboko Udalean joan den ikasturte hasieran.
"Udalaren erantzun eza" ikusita, gurasoak izan ziren sarrera zein irteera orduetan zebrabidea moztera hurbildu zirenak. Orain, zebrabide hura mozteagatik 600 euroko isuna ordaindu beharko dute bi gurasok, autoritateari desobeditzea egotzita.
Hurrengo bideoan argi ikus daiteke eskolako zebrabidearen egoera:
Hemen gaurko irudiak. Argi ikusten da egoeraren arriskua baina badirudi istripu larri bat gertatu arte @bilbao_udala k ez duela neurririk hartuko! #Atxuri #Bilbo pic.twitter.com/TyPk0nsVzt
— AitziberIbaibarriaga (@AitziIbaiba) September 8, 2020