2021/11/03 19:00

POTEMKIN ZINEMA /// Papusza

POTEMKIN ZINEMA /// Papusza
Zirika! Herri Gunea, Bilbo
“POTEMKIN ZINEMA” datorren asteazkenan, azaroaren 3an. Komite Internazionalistak erakundeak antolatutako zineforumera gonbidatuta zaudete. Filma ikusi eta solasaldian parte hartu pastela eta edariak lagunduta. Kasu honetan Papusza (Joanna Kos-Krauze & Krzysztof Krauze, Polonia, 2013) ikusiko dugu. Bere obra argitaratuta ikusi zuen lehen poeta ijitoaren biografian oinarrituta dago. Bronisława Wajs-ek, Papusza ezizenez ezagutua, gizartearen matxismoa, arrazakeria eta klasismoaren aurrean beti jo zuen aurrera. Garai latzak bizi arren ez zuen bizipoza galdu eta ijito herriaren genozidiotik ihes egiten lortu zuen Bigarren Mundu Gerran. Filmak sari ugari jaso zituen zinemaldietan munduan zehar (Txekian, Turkian, Estatu Batuetan, Grezian edo Espainian besteak beste). Azaroaren 3an, asteazkena, 19:00etan, Zirika Herri Gunera (Bilboko Erronda kalea 12).