2021/12/01 19:00

Proiekzioa

Potemkin zinema: 'El taxista ful'

Potemkin zinema: 'El taxista ful'
Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Komite Internazionalista ekrakundeak antolatutako zineforumean zinemaz disfrutatzeko eta film baten inguruan eztabaidatzeko aukera izango da Zirika gunean.

Oraingo honetan El taxista ful (2005) emango dute. Catalunyan egindako filmean, Jo Sol zuzendariak mundu globalizatuak bultzatzen duen prekarietatearen inguruan hausnartzeko gonbita egiten du. Pairatzen dugun sisteman egoera surrealistak ere sortzen dira. Kasu honetan, Pepe Rovira taxilariaren errutina erakusten du dokumental faltsu baten bitartez. Bere bizitzak ez luke ezer berezirik izango, baina gidatzen dituen taxiak lapurtuak dira.
 
Filmak aipamen berezia jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Jules Verne saria Nantesen Zinemaldian, Bretainian.