Zirika! Herri Gunea, Bilbo
Komite Internazionalistak erakundeak antolatutako zineforumean zinema disfrutatzeko eta film baten inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu.
Oraingo honetan El taxista ful (2005) ikusiko dugu. Catalunyan egindako filmean Jo Sol zuzendariak mundu globalizatuak bultzatzen duen prekarietatearen inguruan hausnartzeko gonbidatzen gaitu. Pairatzen dugun sisteman egoera surrealistak ere sortzen dira. Kasu honetan, Pepe Rovira taxilariaren errutina erakusten digu dokumental faltsu baten bitartez. Beraren bizitza ez luke ezer berezirik izango, baina gidatzen dituen taxiak lapurtuak dira.
Filmak aipamen berezia jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eta Jules Verne saria Nantesen Zinemaldian, Bretainian.
Gonbidatuta zaudete. Abenduaren 1ean, asteazkena, 19:00etan, Zirika Herri Gunean (Bilboko Erronda kalea 12) izango da.
Ongi etorri guztioi!