Euskal erakundeen eta Israelen arteko harremanak argitara emateko berbaldia

uriola.eus 2021ko abe. 1a, 16:06

Israelgo Estatuari Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainaren baitan, Ekaitz Cancelak eta Carlos Díazek hitzaldia emango dute bihar, abenduak 2, Zirika! herri gunean (18:30)

Ekaitz Cancela kazetaria eta saiakeragilea da, eta El Salto zein La Marea hedabideetan idazten du. Carlos Díez, aldiz, Mediterraneo aldeko Giza Eskubideen eta Enpresen Behatokiko ikertzailea da, (ziber)segurtasunean aditua.

Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina Bilbon sustatzen diharduten taldeek antolatu dute berbaldia, eta horren zergatia zein izan den azaldu dute: "Euskal Herrian gero eta gehiago dira sionisten adierazpenak (CAF bezalako tren-fabrikak, elikagaiak, kosmetikoak, hotelak, artistak...), baina bada bat oso larria: Euskal erakunde publikoek Israelgo armamentu-enpresekin dituzten kontratuak".

Hala, horren erakusletzat daukate El Saltok berriki argitaratutako albistea, jakitera eman zuena euskal erakundeetatik zetozen ia bi milioi euro Ilan Arzoolan Israelgo Mossadeko agente ohiaren enpresara eta haren banatzaileen eskuetara joan direla. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, Ertzaintzak eta zenbait udalek, tartean Bilbokoak, Guardian Defense & Homeland Security enpresa israeldarra kontratatu dute azken hilabeteetan. Hitzaldiaren antolatzaileek azpimarratu dute enpresa horrek armak merkaturatzen dituela eta benetako su-egoeretarako prestakuntza antolatzen duela polizientzat.