2025/12/10 19:00 - 20:00

Hitzaldia

Bidebarrieta Zientifikoa: "Mecanismos de plasticidad cerebral" hitzaldia Bidebarrieta Kulturgunean

Bidebarrieta Zientifikoa: "Mecanismos de plasticidad cerebral" hitzaldia Bidebarrieta Kulturgunean
Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra

Bidebarrieta Kulturgunean Bidebarrieta Zientifikoa 2025 hitzaldi-zikloaren beste topaketa bat egingo da abenduaren 10ean, asteazkena, Bidebarrieta Liburutegiak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta.

Topaketa 19:00etan hasiko da, eta Gaskon Ibarretxe biologoak, EHUko Biologia Zelularra eta Histologia Saileko irakasleak, “Garun-plastikotasuneko mekanismoak” hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Horrela, garunaren plastikotasunean esku hartzen duten prozesuen funtzionamendua jorratuko du; adibidez, neurogenesia. Halaber, hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten hainbat pazienterengan ikusitako hobekuntzaren atzean prozesu horien errefortzua dagoela azalduko du; izan ere, garun-funtzioa nabarmen errekuperatu dute, gertakari traumatikoak jasan ondoren.