2022/01/26 19:00

Topaketa

XXI. mendeko emakume idazleak: Goizalde Landabaso

XXI. mendeko emakume idazleak: Goizalde Landabaso
Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea “XXI. mendeko emakume idazleak” zikloa martxan jarriko du asteazkenean, urtarrilaren 26an, Goizalde Landabaso – Etcheverryrekin.

Topaketa 19:00etan hasiko da, Bibebarrietako liburutegiko Areto Nagusian.

XXI. mendeko emakume idazleak’ zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko du.

Goizalde Landabaso – Etcheverry asteazkeneko gonbidatua kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko ‘Hágase La Luz’ programan kolaboratzen du asteburuetan. Erein argitaletxearekin ‘Krakovia’ izeneko eleberria argitaratu berri du. Umore beltzez, emakume bat ospitale batean dagoela kontatzen du. Hau da bere lehen eleberria, baina lehenago dozena erdi liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazio laburrak, poemak edo korrespondentzia ('1362 km euri' Arg. Elkar), Garazi Goia Imaz idazlearekin batera idatzitako historiaz ahaztutako emakumeei buruzko lana.

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean