Auzoan gertatutako sexu erasoa gaitzesteko deia egin du Alde Zaharreko Mugimendu Feministak

uriola.eus 2022ko otsailaren 1a

Salatu dute Ormaetxe tabernako gerenteak emakume bat drogatu eta bortxatu duela berriki, eta horri erantzuna emateko otsailaren 5ean, larunbata, mobilizazioa egingo dute aipatutako lokalaren aurrean (20:30ean).

Auzo honetan bortxatzaileentzat lekurik ez leloarekin iragarri dute eraso matxista gaitzesteko hitzordua. Dorre kaleak eta Barrenkale Barrenak bat egiten duten gunean izango da mobilizazioa, Hiruki gunea esaten zaion lekuan.