Bidebarrieta kulturguneak Eztabaidak literaturarekin zikloaren hitzordu berria ospatuko du otsailaren 15ean 19:00etan. Thrilerra izango du ardatz eta, Mikel Santiago eta Ibon Martin eleberri idazleek eta Alicia San Juan kazteriak gai hauek jorratuko dituzte: generoan politikoki zuzena dena inposatu ote den, serieko hiltzailearen figura zaharkitua ote dagoen eta distopia momentuko gaia ote den.
Sarrera doakoa eta librea izango da, leku guztiak bete arte.