Indarrez bueltatu nahi da Dos de Mayo eta horregatik egun osoko programazioa prestatu du merkatua musikarekin laguntzeko eta jai giroa sortzeko. Hileko lehenengo larunbatean ospatzen da eta urteko hasierako hilabetean ospatzeko baimenak eman ez zizkioten arren, bere aldizkakotasuna berreskuratu dute. Hori ospatzeko eta bere kaleari izena ematen dion hilabetea dela kontuan hartuz berezia izango da. Bigarren eskuko objektu eta altzariak, vintage arropa, liburuak, artisautza eta beste gauza askok beteko dute kalea.
Eguraldi ona espero da eta hurbilduko den jendeari giro aparta eskaintzeko musikak merkatua girotuko du. 12:00etan ipuin kontaketa egongo da Alabazan kontalarien eskutik. Horrekin batera eta musika saioei hasiera emateko, DJ Sostén (Irantzu Varela) egongo da musika jartzen. Soinu Beltzak taldea haien "black sounds" jarriko dituzte euskaraz 12:30ean eta 13:00ean afrikar soinuak jarraituko dute eszenatokian. Quinndyk jendeari nola dantzatu erakutsiko dio.
Dibertsitatea nagusi izango da Dos de Mayo azokan eta 13:30ean El balcón de la Lola diskotekako C/Lamana. Jumanji street-ek jarriko du musika eta ordu bietan Makagroovies-ek kontzertua emango du. Eszenatokira bueltan beste kontzertu bat entzuteko aukera egongo da: Mihailovic & Abi F.
Arratsaldera begira, bostetan eszenatokian Txarlymob DJ-k jarriko du musika eta Soinu Beltzak bueltan egongo dira eguneko bigarren saioan. El balcón de la Lola discotecan after party egongo da eta eszenatokia Mimoloco-k itxiko du 19:00etan.