Sorginzulo, Víctor Montes eta Sarkue tabernek egin dituzte Zazpi Kaleetako pintxo koloretsuenak

uriola.eus 2022ko mai. 13a, 11:55
Irabazleak sariak jasotzen (Argazkia: Merkatarien elkartea)

Zazpi Kaleak Fashion Week lehiaketa gastronomikoaren sariak irabazi dituzte hiru tabernek. Merkatarien elkarteak antolatu du lehiaketa eta azken 15 egunetan ospatu da modaren astearen barruan.

Sorginzulo, Víctor Montes eta Sarkue tabernak Zazpi Kaleak Fashion Week txapelketan kolore gehien jarri dutenak izan dira. Zazpi Kaleak saria, Fusioaren saria eta publikoaren saria eskuratu dute hurrenez hurren. Guztira alde zaharreko 17 ostalaritza-lokalek parte hartu dute bi astetan zehar. 

Irudimena eta kolorea izan dira lehiaketaren balore nagusiak. Sukaldariek osagaiak aukeratzeko askatasuna izan dute eta parte hartzeko ezinbesteko baldintza gisa, merkatarien elkartearen logotipoaren hiru kolore gutxienez eman behar zizkieten pintxoei. Fashion Week-aren lehen pintxo lehiaketa zen eta aitzindari izatea erabaki du formula honekin. Zaporea aurkezpena, sormena eta pintxoen multzoa baloratu da. 

Zazpi Kaleak saria Iñaki Lazkanok eraman du; Sorginzulo tabernako sukaldaria. Zazpi Koloreak deituriko pintxoa sortu du. Patataz eta erremolatxaz egindako kurruskarian oinarritu da. Horri, atun ketuzko zati bat, tomate tartarra, ahuakate eta lima maionesa eta arrain hegalariaren arrautzak gehitu dizkio. Epaimahaiaren esanetan, aurkezpen zaindu eta koloretsua egiteaz gain, pintxoak osagaien zaporea modu harmoniatsuan jasotzen du.

Fusion saria Plaza Barrian irabazi dute ere: Victor Montes tabernako Iker Carrillo sortutako pintxoa. Mandarinan eta yakiniku salntsan egindako gurinezko briotxa da. Mandarinazko aparra eta aji horizko, ponzu eta curry gorriz egindako hiru emultsio ditu. Sukaldariak zapore ezberdinak batu nahi izan ditu, mokadu gutxitan ahoan integra daitezen. 

Jendearen saria Sarkue Tabernari eman zaio. Porru pastela eta oxtarrainkak pikillo, ziape eta ezti piperren saltsarekin eta wakame alga hodei batekin nahasi ditu. Establezimendu bakoitzean boto-txartelak zeuden bezeroek haien pintxo atseginena bozka zezaten. Zerbitzuaren kalitatea egunez egun hobetzeko baliagarria izan direnez boto horiek Merkatarien Elkarteak bezeroak saritu nahi izan ditu bi lagunentzako afariarekin.

Pintxo berritzaileak

Rosa Pardo Zazpikaleak Bilboko Alde Zaharreko Merkatari, Ostalaritza eta Enpresen Elkarteko presidenteak azaldu duenez sukaldariek egile pintxoak sortu dituzte, barietate eta kalitate handikoak. Gastronomo, sukaldari eta modan adituek osatutako epaimahai espezializatu batek baloratu ditu pintxoak.