2022/05/17 19:00

Topaketa

'Eztabaidak literaturarekin' Cristina Fallarás eta Paula Bonetekin

'Eztabaidak literaturarekin' Cristina Fallarás eta Paula Bonetekin
Bidebarrietako Kulturgunea, Alde Zaharra

Gaia: Autofikzioa. Beren proiektuei heltzean niaren literaturaren inguruan erabiltzen dituzten erreferente literario eta/edo artistikoak; genero literario desberdinen artean ibiltzeko zailtasunak; eta idazteko orduan une bakoitzean bizi dituzten bizipenek eta esperientzia intimoek nola eragiten dieten aztertuko dute. Eztabaidak literaturarekin zikloaren barruan.

Parte hartzaileak: Paula Bonet. Artista eta idazle valentziarra. 2018ko urrian Meritu Kulturalaren Domina jaso zuen, Valentziako Generalitatearen Goi-saria. Diari Ara, El País eta Eldiario.es egunkarietan kolaboratzeaz gain, "La Anguila" (2021) liburuaren egilea da.

Cristina Fallarás. Idazlea eta kazetaria da, eta emakumearen eskubideak defendatzeagatik eta Memoria Historikoaren aldeko aktibismoagatik da ezaguna. Gaur egun analista politikoa da telebistan eta Público egunkarian.

Mónica Crespo, moderatzailea. Idazketa-tailer sortzaileetako irakaslea da, UNEDeko irakasle-tutorea eta idazlea. Idazketa sortzaileko tailerrak ematen ditu 2000. urtetik, literatura-jarduerak dinamizatzen eta koordinatzen ditu eta literatura-lehiaketetako epaimahaikide izan da.

Noiz: Maiatzak 17, asteartea

Non: Alde Zaharreko Bidebarrietako kulturgunean.