2022/05/19 19:00
Gaia: Bizi garen mundua ulertzeko, azaltzeko eta errazteko aukera ematen duen aplikazioa. Gaur egungo konputazioaren trending topic-a (sare neuronal artifizialak) matematikaren trending topic-arekin (ekuazio diferentzialekin) lotuko da, ikuspegi matematiko-konputazional berri bat erakutsiz gure eguneroko bizitzako fenomeno fisiko ugari modelatzeko erabilgarria dena.
Hizlaria: Carlos Uriarte, 26 urtekoa, Getxon jaio zen, Bizkaian. Matematikan graduatua 2018an, eta Konputazio Ingeniaritzan eta Sistema Adimentsuetako masterrean titulatua 2019an. Gaur egun, bere ikerketa-jarduera Sare Neuronal Artifizialen azterketan, diseinuan eta garapenean zentratzen da Deribatu Partzialetako Ekuazioak ebazteko.
Noiz: Maiatzak 19, osteguna
Non: Alde Zaharreko Bidebarrietako kulturgunean.
Antolatzailea: Matematika eguneroko bizitzan programaren baitan. Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin.