Kultura arteko musika izango du gauero Plaza Barriak Aste Nagusian

uriola.eus 2022ko uzt. 26a, 15:01

23:30etik aurrera, Kamerungo, Galiziako, Ukrainako, Kubako, Euskal Herriko eta estatuko beste musikari batzuek flamenko, reggae, funk edo afropop doinuak ekarriko dituzte Bilbora. Bilbao Reggae Splash, estatuko reggae jaialdirik beteranoenak, kultura arteko kontzertuen zikloa irekiko du. 

Aste Nagusian Plaza Barrian egongo den agertokiak Bilbo Kulturarteko Hiriak hartuko du, jatorri desberdinetako erritmo eta musiken jaialdia. Reggae, Splash jaialdiaren XXIX. edizioa, Valérie Ekoumé, Patax, Luar Na Lubre, Hudaki Village Band, Bilbao Flamenco, Eñaut ELorrieta eta Alain Pérez eta La orquesta izango dira egunero 23:30etik aurrera musika jarriko dutenak. 

Lehena, abuztuaren 20an lehenengo egunean Bilbo Reggae Splash 2022 jaialdiaren XXIX. edizioa izango da. 2020ko maiatzean hil zen Roberto 'Dubby Ambassah' Martínez musikari, ekoizle eta abeslariari egingo diote omenaldia. Dub Generation taldeak, Benjammin kantari britainiarrak, Akatz ska talde ezaguneko Unai "Bita" Quecedo bilbotarrak, edo Inés Pardo kantabriarrak, besteak beste arituko dira omenaldian.

Hurrengo egunean, abuztuaren 21ean, Valérie Ekoumé Kamerungo sustraietan sakonduko du eta bere hirugarren diskoa aurkeztuko du. Astelehenean, Patax taldeak, flamenko, saltsa eta jazz soinuak eskainiko ditu Plaza Barrian. Kulturarteko kontzertuekin Luar Na Lubre galiziarrak jarraituko dute. Atlantiar, zeltiar folka joko dute Bilboko publikoarentzat. 

Aste Nagusiko erdialdean, abuztuaren 24an, Hudaki Village Bandek joko du. Ukrainako Karpatoetako taldea eslaviar ahots-tradizioa, errumaniar melodiak, juduen erritmoak eta ijitoen tenperamentua ekarriko ditu Aste Nagusira. Ostegunean Bilbao Flamenco taldearen txanda izango da. Jerez de la Morena ikuskizuna hurbilduko dute Aste Nagusira,

Azken-aurreko kontzertuak Eñaut Elorrieta izango du protagonista. Bere azken lana eramango du oholtzara. Irteera argiak. Azkenik, ALain Perez eta La Orquestak itxiko dute ziklo hau. Abeslari eta multi instrumentalistak fusioz beteriko ikuskizuna eskainiko du abuztuaren 27an, jaietako azken gauan.