Duela ia bi urte Igor González Sola Bilboko auzotarra Martutenen hil zen 47 urterekin. Zigorraren hiru laurdenak beteta zituen. Legearen arabera aske egon behar zuen eta, gainera, diagnostikatutako gaixotasun mentala zuen; behin baino gehiagotan bere buruaz beste egiten saiatu zen.
Bilboko Alde Zaharreko Ezker Abertzaleak "espetxetik kaleratzeko aldarriari espainiar estatuak muzin" egin ziola salatu du eta estatua seinalatu du erantzule nagusi bezala, "Igorren askatasunerako eskubideari uko" egiteagatik. Hori salatzeko, heriotzaren bigarren urteurrenean manifestazioa egingo dute igandean Etxebarrieta Anaien plazan, 12:30ean.