Pilota eta Santa Maria kaleen arteko izkinan dagoen Txikiteroen itsulapikoa mantentzeko eta kudeatzeko Txikiteroen Kutxa Jagoleak elkartea sortu da. Alde Zaharrean Begoñako baseliza ikusi daitekeen puntu bakarrean kokatuta dago eta bertatik pasatzen direnen atentzioa erakarri ohi du. Josu Meabek 2008an Begoñako amatxuren irudi tradizionalean oinarritu zen eta eskuineko eskuan Txikiteroen edalontzi tipiko bat jarri zion. Txikiteroek, errondan atera ostean soberan duten dirua edo txanponak itsulapikora botatzen dituzte txikiteroek ongintzako hainbat erakunderi emateko.
Honen kudeaketa Bilboko Donejakue Jaunaren lagunak elkartea egin zuen hainbat urteetan zehar. Manolo Dominguez izan zen elkartearen sortzailea, itsulapikoa zegoen eraikinean zapata-denda bat zeukan pertsona, hain zuzen ere. 1997an Txikitero Artean (txikiterismoaren balioak sustatzeko 1997an sortutako lantaldea) elkarteak emandako lehenengo bi Ohorezko Txikitoetako bat eman zioten. Hala ere, denboraren poderioz elkartea desagertu zen eta gaur egun arte ez da antzekorik egon.
Txikiteroen kutxa jagoleak elkartearentzat "munduan bakarra den elkartasun-keinua da". Txikitero Artean-etik gizarte-proiekzio handiagoa eman nahi diote herritarren eta bisitarien inplikazioa lortzeko. 50eko eta 60ko hamarkadetan, Alde Zaharreko taberna guztietan zeuden itsulapikoak jendeak orduko zentimoak bertan uzteko Hiriko Umezurztegien Asilorako erabiltzeko.
Txikiteroen festa
Urtero legez, txikiteroek haien festa ospatuko dute urriaren 11n Alde Zaharrean. 1964tik kalera irteteko ezinbesteko beharra aldarrikatu, bizitza gainerako gizakiekin partekatzeko eta kantuaren garrantzia komunikatzeko eta senidetzeko lotura gisa aldarrikatu dute.