Pascual Molongua musikariak eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioak jaso dute Ohorezko Txikitoa

uriola.eus 2022ko urr. 7a, 11:48

Zazpi Kaleetako musikari mitikoak Bilborekin eta Bizkaiarekin konprometitutako nortasuna izateagatik jaso du saria. Sari kolektiboa B.A.E.k irabazi du egunez egun eta kalean zehar egindako lanaren bidez, koruak bezalako tradizioa mantentzeagatik.

Ohorezko Txikito sariak eman zituzten atzo La Bolsa eraikinean Txikiteroen festaren 59. edizioaren harira. Bilboren eta txikiteoaren sustapenean pertsonek eta kolektiboek egindako lana eta ekarpena aitortu ditu bereizgarriak. 1997az geroztik saritutako guztien moduan Txikiteroen Mugarria monumentuan jaso du saria Bizkaiko Abesbatzen Federazioak. Pascual Molongua ezin izan da joan hura jasotzera eta bere lagun min Boni Garciak jaso du. 

1997an sortu zen Txikiteroen Artean kolektiboak entregatzen ditu sariak Bilboko kultura, balio eta tradizioen bereizgarri den harreman eta kohesio sozial modu honetan egindako lana eta egindako ekarpena aitortzeko. Aurten ere, Txikito Formako bereizgarria jaso dute saridunek.

Aitortutakoak

Pascual Zazpi Kaleetako pertsonaiarik ezagunenetarikoa da. Ekuatore Gineakoa jatorriz 16 urterekin heldu zen Bilbora eta 56 urte baino gehiago darama musika jartzen uriko auzoari. Mikrofono eta bozgorailuarekin, urteak eta urteak dabil bilbotarren goiz eta arratsaldeak pozten. Bestalde, Bilboko errege magoen desfilean Baltasar izateagatik ere oso ezaguna da eta inauterietan Zaranbolas izandakoa da. 

Epaimahaiak Bilbo eta bere tradizioak kaletik bertatik bizi eta defendatzen dituen irudia izateagatik eman nahi izan dio saria. "Aurrekaririk ez duen konpromiso sozial eta herritarra" egiten du Pascualek epaimahaien esanetan. Boni Garcia ostalariak artista Zazpikaleetako bizitzaren zati "garrantzitsu" bat dela azpimarratu du. 

Sari kolektiboa Bizkaiko Abesbatzen Federazioak jasoko du, egunez egun eta kalean zehar egindako lanari esker. Horrez gain, epaimahaiak kontuan hartu du Txikiteroen Festarekin izan duen lotura estua. Marta Erdoiza lehendakariak jaso du bereizgarria eta "bihotzez eskertu du".