2022/10/20 19:00

Asanblada

Alde Zaharreko EH Bilduren asanblada

Alde Zaharreko EH Bilduren asanblada
Ibeni kaia, Alde Zaharra

Honako deialdia zabaldu dute EH Bildutik:

"Uda atzean utzita udazkena heldu da eta berarekin kurtso politiko oso garrantzitsu baten hasiera datorkigu. EH Bildutk indartsu eta ilusioz ekin diogu! Pisuzko proposamena egin berri dugu Ongizate Ituna deitu duguna, Euskal Herriari begira eta herritarren eskubideak bermatzeko begiradarekin, ahalik eta eragile gehienekin konpartitu eta datozen erronkei denon artean aurre egiteko.
 
Aurtengoa kurtso berezia da. Batetik, krisi  ekonomiko, klimatiko eta sozialari aurre egiteko antolatu eta alternatibak kalean plazaratzeko ordua da eta bestetik, Udal eta Foru Hauteskundeak datoz 2023ko maiatzean eta gure indar guztiak jarrri behar ditugu lehen indar munizipalista garen einean, jendearekin egon eta bozka kopuruan jauzi bat emateko.
 
Auzotik ere gure ekarpena egin nahi dugu eta antolatzera gonbidatu nahi zaitugu! Horretarako burutuko dugun Auzo Batzarreko deialdia bidaltzen dizugu, bertan elkar ikusiko garelakoan".