Zazpi kaleetako Paragüería Leoz euritako-dendak ehun urte bete ditu aurten

uriola.eus 2023ko urt. 24a, 09:54

Argazkia: Bilboko Udala

Lourdes Leozek, dendaren arduradunak, Bilboko alkatearen eskutik jaso zituen atzo mendeurrena ospatzeko liburua eta baldosa.

Orduz geroztik, bertan jardun izan dira Juanen seme-alabak, gaur egun Lourdes iloba ari den bezala. Berak, txikitatik ikasi eta barneratu zuen euritakoak saltzeko eta konpontzeko gaitasuna. Izan ere, egun aterkiak saltzen dituzten gainontzeko dendetan ez bezala, Lourdesek euritakoak konpontzeko zerbitzua eskaintzen segitzen du, aitonaregandik jasotako tailerra eta lanabesak erabilita.

Dena den, denda garai berrietara egokitzen jakin izan du Leozek; horregatik, euritakoen bilduma online eskaintzen du dendaren webgunearen bitartez.

“EHUN: Betiko dendak betirako” proiektua

Ekitaldi hau, Bilboko Udalak hiriko merkataritza tradizioan ibilbide luzea egin duten negozioen ekarpena aitortzeko kanpainaren parte da. Irailean, hain zuzen ere, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan omenaldi berezi eta beroa egin zitzaien hiribilduan ehun urte beteak zituzten 61 saltokiei.

Paragüería Leoz euritako-dendari esker, beste saltoki historiko bat dugu Alde Zaharrean, dagoeneko Abando, Rekalde, Uribarri eta Deustuko auzoetako ehun urte beteak dituzten saltokiekin bat eginik.