Apirilaren 2an eta 23an, Bilboko Areatzan

'Domekak Bizikletan', bizikletaren aldeko ekitaldia

uriola.eus 2023ko mar. 29a, 15:25
'Domekak Bizikletan' ekitaldiko kartela. Argazkia: Bizieskola

Apirilaren 2an eta 23an, igandeetan, bizikletarekin lotutako hainbat jarduera burutuko dira Bilboko Areatzan, ‘Domekak Bizikletan' deituriko ekitaldian. Oraingo honetan, auzoak izango dira protagonista San Inaziotik, hilaren 2an, eta Errekaldetik, 23an, abiatuko diren ibilbideen antolaketarekin.

Euskadi Fundazioak antolatutako ‘Domekak Bizikletan’ ekitaldia apirilaren 2an eta 23an izango da. Jardunaldi hau bizikletaren erabilera seguruari eskainia dago eta Bilboko Areatzan bertan hainbat jarduera aurkituko ahal izango ditugu. Gainera, hilaren 2an San Inazio eta 23an Errekalde auzoak izango dira protagonista

Kanpainak adin guztietarako jarduerak bilduko ditu:

- Bigarren eskuko bizikleten merkatua.

- Bizikletarekin trebetasuna erakusteko txikientzako bideratutako probak.

- Argazki rally-a bizikletaz.

- Zama eramateko egindako bizikleten erakusketa tematikoa.

- Zure auzoko ibilbide seguruak.

Jardunaldietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da Euskadiko Txirrindularitza Fundazioan izena ematea: www.fundacioneuskadi.eus

San Inazio, lehen auzoa

Apirilaren 2an, San Inazioko auzoa izango da ‘Domekak Bizikleta’ ekitaldiko protagonista. Auzoko Levante plazan bi jarduera gauzatuko dira:

- 11:00etan, Imanol Ituiño magoak ezustekoa ematen digu magia eta mugikortasunarekin.

- 11: 30etan, Bizikleta-martxaren irteera areatzaraino ibilbide gidatu eta seguru batean.

Ondoren, Areatzan jarduera gehiago egin ahalko dugu.