BLV-ARTen edizio berri bat hasiko da apirilaren 20tik 29ra. Jaialdi honen ardatza Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakustea da. Auzoa, aurten ere, kulturaren epizentro eta proposamen eszeniko berritzaileenez gozatzeko prest dauden pertsona guztien topagune bihurtu da.