“Kultura eta Pentsamendu” zikloaren edizio berria hastear

uriola.eus 2023ko mai. 2a, 14:21
Argazkia: Bilboko Udala

Bidebarrieta Kulturguneak filosofiari begira antolatutako kultur jaialdia eramango da aurrera maiatzaren 8tik 29ra arte.

“¿Para qué aún filosofía?” izenburupean, Alde Zaharreko areto honetan emango zaio hasiera “Kultura eta Pentsamendua” zikloaren edizio berri bat. Patxi Lanceros filosofian doktoreak aurkeztuta, zikloaren barruko topaketek filosofian jarriko dute arreta. Jardunaldiek honako galdera hau izango dute abiapuntu: Zertarako, oraindik ere, filosofia?; Theodor W. Adorno alemaniar pentsalariaren obran, II. Mundu Gerrako inarrosteaz gero proposatutakoa, alegia.

  • Lehenengo hitzordua astelehenean izango da, hilak 8, “Filosofía Inacabada” izenburupean, eta Marina Garcés UB Arteko Filosofian doktore eta UOCeko Arte eta Humanitate ikasketetako irakasle agregatuak hartuko du parte.
  • Astelehenean, hilak 15, “Ante la nueva servidumbre: tiempo, tecnología y globalización” hitzaldiaren txanda izango da, Marcela Velez, UAMeko Filosofian nazioarteko doktorea eta UAMeko Filosofia Saileko irakaslearekin.
  • Maiatzaren 22an ospatuko da Carolina del Olmo, CBAko eta Minerva aldizkariko argitalpenen zuzendariaren hitzaldia, “Pensar desde casa”.
  • Zikloa maiatzaren 29an (astelehena) itxiko da José Ignacio Galparsororekin, Parisko IV- Sorbonne Unibertsitateko Filosofian doktorea eta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasle titularra. Hitzaldiaren izenburua honako hau izango da: "Denbora digitaletan".

→ Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

→ Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

→ Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.