III. edizioa aurtengoa. 6 bertsolariko 2 kanporaketa jokatu ostean, maiatzaren 27an ospatuko da finala Oñatin. Bilboko saioaz gain, hurrengo sailkapen saioa Erratzun izango da eta bertan honako bertsolari hauek arituko dira: Aroa Arrizubieta, Maddi Sarasua, Idoia Granizo, Janire Arrizabalaga, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka. Era horretan, azken saio honetan sailkatzen den hirukotearekin ospatuko da Oñatiko finala.
Bilboko saioari dagokionez, aretoa bertsozalez lepo bete zuten antolatzaileek. Hala, 100 lagun baino gehiago bildu ziren Leire Vargasek aurkeztutako bertso-saioa ikusteko. Giro ederraz gozatu ahal izan zuten bertsolari zein zaletuek. Astean zehar, bertsoaldien hautaketa ikusgarri egongo da Bertsoa.eus atarian.