Bi etxegabetze Alde Zaharrean aldez aurretiko abisurik gabe

uriola.eus 2023ko mai. 29a, 12:45
Argazkia: AZET Etxebizitza sindikatua

Joan den ostiralean, maiatzaren 26an, Bilboko Udaltzaingoak bi etxegabetze burutu zituen Alde Zaharreko Iturribide kalean. Horren harira, AZET Etxebizitza Sindikatuak elkarretaratzea antolatu zuen egun berean.

Etxebizitzaren auzia betidanik izan da agenda politiko eta sozialaren elementu garrantzitsu bat. Hala, berriki onartu den Etxebizitza legea iritzi publikoaren jomugan dago.

AZETek ostiraleko gertakizunen inguruan salatu duenez, “Arratsaldeko bostak aldera Bilboko Udaltzaingoa gazteen etxean agertu da, aurretik notifikatu ez dieten etxegabetze agindu batekin. Indarrez, atea eraitsi dute eta bortxaz atera dituzte gazteak, inolako alternatibarik eskaini gabe”.

Era berean, mobilizazio honekin batera, lege berriaren kritika egin nahi izan dute: “Argi dago, garaipen gisa saldu nahi izan diguten lege berri honek ez duela ezer aldatuko, eta helburu argia duela: langile klasea pobretzen jarraitzea, burgesiaren etekinak bermatzen dituen bitartean”. Hala, elkarretaratzearen bitartez, Bilboko Udalari etxegabetutako gazteentzako alterna bat exijitu nahi izan zioten, geratera honen arduradun politikotzat hartuz.