Bihar, Udal Musika Bandak Tomás Bretón eta Gerónimo Giménezi omenaldia egingo die euren heriotzaren mendeurrenean. Guztira, bi konpositoreen bost obra interpretatuko dituzte Areatzara hurbiltzen den publikoaren gozamenerako. Era horretan, José Rafael Pascual-Villaplanak zuzentzen duen 40 musikariz osatutako taldeak udaberriko kontzertu-zikloari amaiera emango dio. Hala ere, denboralditik kanpo, beste kontzertu bat eskainiko dute ekainaren 25ean Abusu auzoan.
Bilboko Udal Txistulari Bandak, bere aldetik, gaur emango dio denboraldiari amaiera Areatzako kioskoan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Kontzertua Gorka Zabaletak zuzenduko du eta Álvaro García gitarrista izango dute lagun, baita Sabin Bikandi ere dantza-maisu lanetan. Bikandi kioskoaren aurreko plazan izango da, dantza egiteko gogoa duten pertsona guztiak animatzen.