Iraileko ekintza hau “Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira” proiektuaren barruan kokatzen da. Izan ere, Alde Zaharrekoa proiektuaren laugarren ibilbidea da eta “Gerra Zibila Bilbon (IV): Gerraostea” izango du izenburu. Era berian, ekimena “Bilbao Izan” proiektuaren barruan kokatzen da, Udalak antolako Bilboren esentzia osatzen duten zabalkunde-ekimen guztiak biltzen dituena, alegia.
Oraingo honetan, ibilbide honek Bilboko Alde Zaharra zeharkatuko du, Bilboren erorketa eta horren ondorioak ardatz hartuta, erregimen frankistak erakunde guztien Gobernuaren ardura hartu zuenean eta garaiko gizartean eraldaketa handiak ekarri zituzten politika berriak inposatu zituenean.
Ibilbideak oinez egiten dira, doakoak dira eta ordu eta erdiko iraupena dute. Parte hartzeko, beharrezkoa da bilbaokultura.eus webgunearen bidez erregistratzea. Bisitak Santos Juanes plazatxoa izango dute abiapuntu.