Euskal Herrian Euskaraz plataformak, Hau Pittu Hau konpartsako kideekin batera antolatu zuten ekitaldia, eta Gaualdeko Hasperena taldearen kontzertua izan zen segidan. Urriaren 7an eta 8an Billabonan antolatu dira topaketak aurten estreinekoz, eta bertara deitu ditu plataformak euskaltzale eta independistak, “Euskararen Errepublika” eraiki nahi duten guztiak, formakuntza eta hausnarketarako eta baita aisialdi eskaintzaz gozatzeko ere. Euskalgintzako zein beste hainbat mugimenduetako hizlariak batuko ditu topaketak eta euskeraren aldeko mugimenduaren indarguneak zein euskeraren erabileraren aldeko beste eragileekiko lotura izango dituzte hizpide.
Aurtengoa Euskaltzale Independisten Topaketaren lehen edizioa izango da, “garrantzi handikoa” antolatzaileen ustez, bi urtean behin egingo den zita bihurtu nahi baitute, “euskera ardatz izango duen errepublika propioa eraikitza ezinbestekoa” baiteritzo Euskal Herrian Euskaraz plataformak.