Urtzi Ugalde egitasmoko kidearen hitzetan, “elikadura burujabetza eta jasangarritasuna bultzatzeko dinamika da Elikaldia, eta Euskaraldia bezala, ariketa sozial bat izan nahi du”. Aurtengo urrian egingo da lehen aldiz ekimena, elikaduraren nazioarteko egunaren harira sortu da Bizkaiko ekoizle agroekologikoekin harremanetan, eta, aurtengoa esperientzia pilotua izango bada ere, ekimena txikitik hasi nahi dutela dioten antolatzaileek, honen eragina pixkanaka zabaltzen joateko aukerak ikusten baitituzte.
Bilbo, elikadura jasangarrirako plaza zaila
Ugaldek Bilboko Alde Zaharra modu jasangarrian elikatzeko toki zaila dela azaldu du, azalera txikian salmenta toki asko daudekako, azken urteotan aldaketa sakona izan dutenak; elikadura kate handi asko sartu dira, komertzio txikien kaltean eta kontsumo inkontziente eta pasibora biltzatzen ditu honek hiritarrak. Elikaldiaren helburua, kontsumo era honen aurrean ditugun alternatibak ezagutaraztea da; “Denda eta taberna txikiak zerrendatzen ari gara, zer dagoen jakiteko, eta gerora diagnostiko moduko bat egiteko” dio Ugaldek honi buruz.
Asanblada irekia
Ekainaren 15ean jada aurkeztu zuten ekimena, eta bihar. hilak 28, 19:00etan Elikaldiari buruzko informazio saioa izango da La Bolsa eraikinean. Saio honetan Elikaldiaren barne egongo diren ekintzak, tailerrak, topaketak, eta abarren inguruko informazioa ere izango da eskuragarri.