Gabriel Arestiri omenaldia egingo diote bere jaiotzaren 90. urteurrenean.

uriola.eus 2023ko urr. 11a, 11:29

Poema irakurraldia egingo dute Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietak Bidebarrieta Kulturgunean Gabriel Arestiren egun instituzionala ospatzeko.

Bidebarrieta Kulturguneak Gabriel Arestiri omenaldia egingo dio astelehenean, hilak 16, liburutegiko areto nagusian. Bertan Iñigo Astiz idazle, kazetari eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadiko Sariduna eta Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko kide eta bakarkako musikariak izango dira Gabriel Arestiren poemak irakurtzen.

Euskal kulturaren eragile

Gabriel Aresti poeta euskalduna 1933ko urriaren 14an jaio zen bilbon, eta bizi izan zituen 41 urteetan euskal poesia ulertzeko ezinbesteko pertsona bilakatu zen, herri xeheak uler zezakeen hizkuntza erabiliz, barne eta gizarte gatazkak sakontasun handiz helaraziz, bereziki bera bizi izan zen Zorrotza eta Basurtuko langileria oso presente izan zituela betiere haren lanean. Euskal kulturaren bilakaeran funtsezkoa, 50. hamarkadatik gaur egunera arte, asko dira bere lanetik edan izan duten artistak urteetan zehar: Oskorri, Mikel Laboa, Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, eta abar.

Omenaldia doakoa izango da eta guztiz librea lekua bete arte, astelehenean 19:00etatik aurrera. Ekitaldia ikusi nahi baina bertaratu ezin duenak streaming bitartez ikusi ahalko du Bidebarrieta Kulturguneko Youtubeko atarian.