Gaurtik hasi eta ostiralera arte, Arce Lanbide Heziketa Ikastetxeak Acambi bularreko minbizi eta ginekologia elkartearen aldeko ekitaldia antolatu du Zazpi Kaleetan, beste urte batez. Oinezkoeri ikastetxeko ikasleek ile-apainketa, estetika eta ongizate zerbitzuak eskainiko dizkiete borondatearen truke, Acambi erakundearentzat dirua lortzeko. Ekimen hau ikastetxearen curriculum-programaren barruan kokatzen da, bertan estetika, ile-apainketa, kosmetika eta ongizatea zikloetako ikasleek beren gaitasun teknikoak eta zeharkakoak praktikan jartzen dituzte, bularreko minbiziaren sentsibilizazioaren alde egitearekin batera.
Aste osoan zehar, ikastetxeko ikasleek ile-apainketak, manikurak, azal garbiketak, drainatze linfatikoak, depilazioak, makillaje-aholkularitza eta abar eskainiko dituzte, Acambi elkartearentzat dohaintza baten truke. Horretarako, Arce Zentroak ile-apainketa eta estetika tailerra eskuragarri izango dute herritarrek, aste osoan zehar 9:30etatik 20:30etara, eta interesa duten guztiek 944 150 193 telefono zenbakiaren bidez hitzordua eskatu ahal izango dute.
Bihar asteazkena eskaintza berezia izango da, izan ere, ikasleek Santa Maria kaleko Arce eskolan manikura-set bat muntatuko dute, eskola aire zabaleko edertasun-areto bihurtuz.