Bueltan da Gazte Sortzaileen dinamika 7Katu Gaztetxean

uriola.eus 2023ko abe. 15a, 19:24
Argazkia: 7 Katu Gaztetxea

Kultura espresio ez protagonisteei lekua uzteko asmoz, Alde Zaharreko gaztetxean ekitaldi ugari egingo dituzte hurrengo hilabeteetan zehar.

Aurten 7Katu Gaztetxean Gazte Sortzaileen dinamika berpiztu nahi izan dute, horrenbesteko espaziorik ez duten kultura espresioei plaza eskaintzeko xedez. Horretarako, emanaldi desberdinak antolatulatuko dira, ahalik eta kultura arlo desberdinei, modu autogestionatu eta gaztetasun ikuspuntu bitartez.

Ekitaldiei dagokienez, hilabete bakoitzeko lehen ostegunean (ahal den heinean) antolatuko dira. Oraingoz, hiru jardunaldi iragarri dute Gaztetxeko kideek: abenduaren 23an, urtarrilaren 4ean eta otsailaren 1ean. 

Lehendabizikoan, Gazte Sortzaileen Azoka antolatuko dute; gazteek egindako arte adierazpen desberdinak saldu eta ezagutarazteko gunea izango dena, hain zuzen. Egun osoko ekitaldia izango da.

Urtarrilekoan, bi laburmetrai proiektatuko dituzte: “Hemen bizi da maitasuna” eta “No me despiertes”. Aurrena, Ainhoa Olasok eta Enara Garciak produzitutakoa eta, bestea, Sara Fantovak zuzendutakoa. Ekitaldia bukatzeko argazki erakusketa bat izango da.

Otsailekoan, azkenik, Aimar Gutierrez argazki erakusketaren ostean, “Off the records” antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Azken hori Atara Zarata antzerki taldearen lana da. Bertan, Iker Garate eta Nuria Romero izan dira zuzendariak; antzezleen artean, ordea, Peio Velasco eta Irati Herreros arituko dira.