Hurrengo egunetan emango zaio amaiera Bilbon Gerra Zibilari buruz izandako jardunaldiei

uriola.eus 2023ko abe. 20a, 14:25

Argazkia: Bilboko Udala

Abenduaren 22, 26, 27 eta 29an, Bidebarrieta Kulturgunean zinema ziklo bat antolatuko da Gerra Zibilaren inguruan.

2023an zehar, Uriolan behin baino gehiagotan hitz egin dugu Gerra Zibilak Bilbon izan zituen eraginak erakusteko ibilbideetaz. Era horretan, hurrengo egunetan tematika berarekin zerikusia duten filmen proiekzioarekin bukatuko dira jarduera horiek, “Gerra Zineman. La Guerra en el Cine” izenburupean.. Ziklo honetaz gozatzeko sarrerak doakoak izango dira eta Bidebarrieta Kulturgunean egingo da abenduaren 22, 26, 27 eta 29an.

Abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Euskadiko Filmotekaren “Gerra Zibila” kolekzioa proiektatuko dute. Lehendabiziko jardunaldi honetan, Gerra Zibilaren garaian egindako bideoak eskainiko dituzte, besteak beste: “Semana Santa en Bilbao” (1937), Euzkadiko Jaurlaritzaren Propaganda Atala; “Entierro del Benemérito Sacerdote Vasco José María de Korta y Uríbarren, muerto en El Frente de Asturias” (1937), Euzkadiko Jaurlaritzaren Propaganda Atala; “Guernica” (1937) eta “Ela!Ala” (1938).

Abenduaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, “La Conspiación” (2012) ikusteko aukera izango da. Pedro Oleak zuzendutako obra hau Mola generalari buruzko istorioa da. Elías Querejeta gidoilari gisa, zuzendari bilbotarrak egindako lana da beste batzuen artean EITB-k eta RTVE-k ekoiztua.

Abenduaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Koldo Serra zuzendariaren “Gernika” (2016) proiektatuko dute. Bilbo eta Gernikan. Bilbo eta Gernika artean garatzen den film honetan gerra garaiko bi kazetariren arteko maitasun istorio bat kontatzen da.

Azkenik, abenduaren 29an, Alejandro Amenábar zuzendariaren “Mientras dure la guerra” filmarekin bukatuko dute. Filmak Miguel Unamunoren irudia eta gerraren aurrean izandako gatazka politiko eta pertsonala ditu ardatz. 1936ko bigarren erdian, gerra zibila piztu zenean, Salamancan izandako gertakariak kontatzen ditu.