Jende andana Areatza eta Erripako kaietan dauden izotz-pista eta txirrista ekologikoetan

uriola.eus 2024ko urt. 5a, 14:33
Argazkia: Bilboko Udala

Joan den azaroaren 30ean ireki zituzten instalazioak eta hurrengo igandera arte, urtarrilaren 7a, egongo dira irekita. 

Bilboko Udalak, #BilbaoGabonak programaren baitan, jarduera ugari antolatu ditu azken asteetan. Horietako atrakzio garrantzitsuenak izan dira Areatzako eta Erripako kaietan jarri diren izotz-pista eta txirrista ekologikoak. 

Azaroaren 30ean ireki zirenetik abenduaren 28ra bitarte, orotara, 43.000 pertsona baino gehiago pasa ziren, Udalak eskainitako datuen arabera: 25.895 izotz ekologikozko pistatik, eta beste 17.790 txirrista ekologikoetatik. Bada, bihar (urtarrilak 6) eta etzi (urtarrilak 7) ere aukera izango dute bertaratutakoek jarduera horietaz gozatzeko.

Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara da. Prezioei dagokienez, 3,5 € / 30 minutuz patinatzea, patinak barne (2,5 €, familia ugarien txartela edukiz gero), eta txirristan, 2,5 € pertsonako (3 jaitsiera). Sarrerak Areatzako txarteldegian eros daitezke (instalazioak itxi baino ordu erdi lehenagora arte dago irekita).