Seigarren urtez ospatuko da aurten Lautan Hiru antzerki-jaialdia Bilboko Zazpi Kaleetako areto eta tabernetan. Lau astez, ostegunero, euskarazko antzerkiak beteko du Alde Zaharra: La Sinsorga, Kalderapeko, BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta Euskaltzaindiaren egoitza izango dira antzokiak aurtengo jaialdian.
Bilboko Udalak Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatzen du Lautan Hiru jaialdia, euskarazko antzerkia hauspotu eta antzezleei euren lanak aurkezteko gune berriak izan ditzaten. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpen ekitzaldia, non Andres Urrutia euskaltzainburuak sei urte hauetan Lautan Hiruk lordu duen sendotasuna goraipatu duen “Mikrokosmos bezalako bat da Lautan Hiru, sortu da giro bat, antzerkia ikusteko gogo bat... Akontezimentu bat da, eta hori garrantzitsua da. Zaleek zaintzen dute jaialdia eta erantzuten diote eskaintzen dugunari, aretoak betez. Euskarak eta euskal antzerkiak bilatu du txoko polit bat Bilbon, arnas leku bat”.
Antzerkigileentzat laguntzak
2020an sortu zuen Euskaltzaindiak, Bilboko Udalarekin batera, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria, Artekatu konpainiak irabazi zuena lehenengoz. Hauts artean lanagatik. 2021ean Les Bobe Bobe konpainiak jaso zuen, 2022an ez zen banatu laguntza, eta, aurten, La Piel konpainiak jaso du Beren izenez lanagatik; Lautan Hiru jaialdian aurkeztuko dena, otsailaren 22an.
Sarrerak eta zozketak
Bonuak eta sarrerak egongo dira salgai aurten ere. Bonuak 7€ balioko dute, eta jardunaldi bakoitzeko bi emanaldiak ikusiteko aukera emango dute, eta emanaldi bakoitzeko sarrerak 4€ balioko ditu. Bonuak Plaza Berriko Cafe Bar Bilbao eta BIRA Kulturgunean egongo dira salgai, eta bonuen erosleen artean opariak zozketatuko dira astero, azken emanaldiaren ostean.
Egitaraua
OTSAILAK 8
19:00 (EUSKALTZAINDIA)
- Gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea /
Ainhoa Artetxe eta Itsaso Paya, 45’.
20:15 (LA SINSORGA)
- Putaren bakarrizketa eroetxean / Laura Penagos, 50’.
OTSAILAK 15
19:00 (BIRA)
- Duzhe Dobre / Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid, 25’.
20:00 (7KATU)
- Belarriprest / Amaia Bono, 50’.
OTSAILAK 22
19:00 (KALDERAPEKO)
- Beren izenez (estreinaldia) / La Piel konpainia: Lautan3 laguntza, 30’.
20:00 (EUSKALTZAINDIA)
- Goya non-stop / Telmo Irureta, 20’.
OTSAILAK 29
19:00 (EUSKALTZAINDIA)
The Question (estreinaldia) / Cecilia Paganini eta Gorka Ganso, 15’.
20:00 (CAFE BAR BILBAO)
XXI. Cafe Bar Bilbao-Tartean sariak (irakurketa dramatizatuak)
- Arropa zuria / Iñaki Cid, 20’.
- Dolu / Pantzo Hirigarai, 20’.