Etzi hasiko da azkeneko Bertso Erronda

uriola.eus 2024ko ots. 5a, 15:20

2024ko edizioari etzi, otsailaren 7an, emango zaio hasiera. Bi sailkapen saio ospatu ostean, finala martxoaren 7an izango da 7Katu Gaztetxean.

2017an antolatu zen lehendabiziko Bertso Erronda, bertsolaritza testuinguru informalean bultzatzeko ekimena. Edizio guztietan Alde Zaharreko Erronda kaleko taberna desberdinetan antolatu izan dira saioak, finala 7 Katu Gaztetxean ospaturik. Horretaz gain, ekimena bertsolari gazteentzako plaza ederra izan ohi da. Bada, berriki jakitera eman dute aurtengo edizioko kartela eta, iragarri dutenez, aurtengoa izango da antolatuko duten azken edizioa.

Zehatzago esanda, etzi, otsailaren 7an, lehendabiziko saioa ospatuko da  Errondabide tabernan arratsaldeko 19:30etan. Bigarren saioa, ordea, Bira Kulturgunean izango da otsailaren 21ean, arratsaldeko 19:30etan. Finalaren kasuan, berriz, martxoaren 7an izango da, urtero bezala, 7 Katu Gaztetxean.

Hona hemen bi sailkapen saioetan kantatuko duten bertsolariak.

  • Otsailak 7, Errondabide tabernan, 19:30etan:
    • Janire Arrizabalaga
    • Maite Sarasola
    • Haizea Telleria
    • Kerman Diaz
    • Aissa Intxausti
    • Asier Alcedo
  • Otsailak 21, Bira Kulturgunean, 19:30etan:
    • Irune Bsagoiti
    • Enare Muniategi
    • Paule Loizaga
    • Ander Anakabe
    • Josu Ibarguren
    • Igor Galarza