Aratusteetako igandeko torrada eta indaba txapelketaren laburpena

uriola.eus 2024ko ots. 13a, 16:00

Aratuste asteburuari amaiera eman zion igande goizeko torrada eta indaba txapelketak.

Ez zen falta janik ez edanik igandeko torrada eta indaba txapelketetan. Parte hartzaileak goizean goizetik bildu ziren Plaza Berrian, lapiko eta putxerak bizkarrean, sukaldaririk finenaren postua lortu nahian. Norgehiagoka bizia baino, elkartasuna eta sukaldeaz gozatzeko gogoa gailendu zen; giro bikaina sortu zen su artean eta goiz oso atsegina pasa ahal izan zuten bertaratu zirenek.

Lutxo Egia eta Jasone Akizu izan ziren epaimahaikide igandean ere, orain arte bezela, ondo pasatzeko asmoz urreratu zirenal "espeientzia polita, zailena puntuazioa jartzea izan da da, baina profesionalen esku utzi dugu hori".

Gaur arratsaldean emango zaie amaiera aurtengo aratusteei, sardinaren hiletarekin. 19:00etan Plaza Berriko karpan hasiko da agurra eta 20:0eta erreko da sardina Arriaga Plazan