Hurrengo martxoaren 4an hasiko da aurtengo Loraldia ekimena Jon Sarasuak gidatutako “Euskara Bihar” ekintzaren bitartez. Euskarazko kultura Euskal Herrian zabaltzea helburu duen egitasmoa dugu Loraldia, martxoko hilabetean zehar Bilboko espazio ezberdinetan egitarau zabal eta anitza eskainiko duena. Bada, horietako bat Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusia izango da.
Alde Zaharreko Kulturgunean “Sustraien Matxinada” ekitaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratutakoek. Bertan, Gorka Hermosa, Garikoitz Mendizabal, Toti Martinez de Lezea, Nerea Arrien eta Leire Bilbao izango dira 19:00etan egingo den jardueran. Ekitaldia Mendizabal eta Hermosa musikarien azken sorkuntza da: tradizioa gaur egungo garaikidearekin nahasten duen ikuskizuna, XXI. mendeko kulturatik begirada bat bilatuz.
Orotara, euskal kulturaleko disziplina ugaritako 120 sortzailek hartuko dute parte Loraldia Festibalean, Bilboko 13 udaltegi desberdinetan. Sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da bete arte. Bertaratzerik ez dutenenek ere streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.