BILBAOPOESIA Literatura Jaialdiaren 25. Urteurrena

uriola.eus 2024ko mar. 4a, 14:06

BILBAOPOESIAK 25 urte

“Kosta ahala kosta” lelopean BILBAOPOESIA Literatura Jaialdia, Bidebarrietako Liburutegira itzuliko da martxoaren 15etik 24ra. Aurten, jaialdiak 25 urte beteko ditu eta ospakizun gisa, literatura eta musika programazio anitza eta estatu mailan zein nazioartean lehen lerroan dauden poeta eta artisten presentzia bilduko ditu.

Antonio Gamoneda izango da jaialdiari hasiera emango diona Blas de Otero omenduko duen errezitaldiarekin eta Benjamín Prado, Antonio Colinas, Miren Agur Meabe, Chantal Maillard edo Carles Margarit izango dira bertan, besteak beste. Horrela azaldu dute Kultura Saileko zuzendariordea den Justo Ezenarro eta Begoña Moran, BILBAOPOESIA Jaialdiko zuzendariak gaur goizean aurkezpen prentsaurrekoan.

Literatura eta musika programazio ugaria

Martxoaren 15ean, ostirala, Antonio Gamoneda poetaren “La rebelión del Angel” , Blas de Oteroren bizitza eta poesia gogoratuko dituen errezitaldiak emango dio hasiera BILBAOPOESIAri.

Martxoaren 16an,  “Agitado y mezclado”,  musika eta poesia uztartuko dituen kontzertua Benjamin Prado poeta, Rebeca Jiménez pianista, Toni Brunet gitarra elektrikoa, Jacob Reguilon kontrabaxua eta Toni Jurado bateriaren eskutik.

Igandean, martxoaren 17an, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Euskarazko Poesia Kiritikaren Sari Nazionala eta Lauaxeta Saria irabazi dituen Juan Kruz Igerabide idazleak, “Euskal Barrokensemble” errezitaldia eskainiko du.

Martxoaren 18a, astelehena, “La Tumba de Keats” topaketaren eguna izango da. Bertan, Brenda Escobedo zuzendari mexikarrak dramaturgia bat egingo du Cuco Pérez musikariarekin. Dramaturgia, Juan Carlos Mestreren poematik abiatuko da eta honen hitza eszenaratuko du.

Astearteko protagonistak Antonio Colinas eta Raquel Lanseros izango dira. Poesia errezitaldia aurkeztuko dute oraingo honetan.

Kirmen Uribe, Miriam Reyes eta Andrés Neumanen eskutik datorren errezitaldia hartuko du BILBAOPOESIAK martxoaren 20an.

Hilaren 21ean, Poesiaren Nazioarteko Egunean Miren Agur Meabe, Eduardo Moga, Leire Bilbao eta Karmelo Iribarrenen txanda izango da.

Jaialdiaren azken txanpan sartuta, ostiralean, Piedad Bonneti poeta, eleberrigile, antzerkigile eta literatur kritikariari ongi etorria emango zaio. Chantal Maillard ere bertan izango dugu.

Martxoaren 23an, jaialdiaren azken aurreko egunean, “Lagun batek esan dit” kontzertua Jabier Muguruza, Mikel

Jaialdiari itxiera emanez, jazza eta poesia nahastuko dituen ikuskizun poetiko-musikalaz gozatu ahal izango du publikoak. “No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit” ekitaldia Carles Margariten eskutik dator eta harekin batera, Laura simó (ahotsa), Xavier Algans (pianoa), Guillermo Prats (kontrabaxua) eta David Xirgú (bateria) izango dira.

Martxoaren 16ko “Agitado y mezclado”, martxoaren 23ko “Lagun batek esan dit” eta martxoaren 24ko “No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit” ekitaldiek aldez aurretiko erreserba beharko dute. Gainontzeko programazio osoa doakoa izango da berriz.