Euskotreneko langileen agerraldia berdintasunari buruzko ikastaro “borondatezko eta ordaindua” salatzeko

uriola.eus 2024ko mar. 7a, 16:20

Alde Zaharreko tren geldtokiko San Nikolaseko irteeran egin dute elkarretaratzea, langileei zuzendutako ikastaroa doaingoa eta derrigorrezkoa izatea eskatzeko.

Euskotreneko langileek mobilizazioa egin dute gaur goizean Alde Zaharreko San Nikolas tren geltokian, derrigorrezkoa izan beharko litzatekeen ikastaro bat borondatezkoa dela salatzeko. Duela hiru hilabete izan zuten Euskotreneko langileek berdintasunari buruzko ikastaro honen berri, lehen begiratuan langileentzat baliabide positibo eta aberasgarria izan litekeena. Haserrea piztu zen, ordea, enpresak ikastaroa borondatezkoa eta ordaindua zela azaldu zuenean. Euskotreneko Independienteek eta LABek elkarlanean plazaratu duten prentsa-oharrean azaldu dutenez, “enpresal soilik ez, sindikatu batzuetako ordezkariek ere begi onez ikusi zuten enpresaren proposamena, eta horrekin batera, ikastaroarekin aurrera jarraitzeko beren babesa eskeini zuten.

Mobilizazioan parte hartu duten langileek Euskotrenen berdintasunarekiko jarrera “itxurakeri hutsa” dela salatu dute, ikastaro honetaz gain, IV. Berdintasun Plana deituriko proiektua jarri dute mahai gainean, zeina alde sozialeko inork ez zuen sinatu, eta enpresak erregistratu egin zuen, inork onartu gabe, ostean plan honen inguruko datuak nahieran moldatu eta haien mesedetan erabiltzeko.

Ikastaroa borondatezkoa izatearen aurkako langileetariko askok uko egin diote berau egiteari, borondatezkoa izanik haren truke eskatzen duten prezioa ordaintzea ez dutelako begi onez ikusi; azaldu dute prozesu honekin “ikastaroa merkantilizatzea baino ez dutela lortu, langileen artean guztiz haitzezgarriak diren jarrerak bultzatzeraino”.

Mobilizaziora batu diren langileek ikastaroa Euskotrenen langileria guztiarentzat derrigorrezkoa izan dadin eskatu dute, lanorduetan eta presentzialki egin behar izatea eta beharrezko formakuntza duen pretsona batek ematea, “formakuntza hau ez dadin itxurakeriaz erabili, lan harremanak eraldatzeko baizik”.