Eskolako Guraso Elkartearen izenean Mikel Baza eta Joana Regueirok, Bilboko Udalaren eta eskumena duten erakunde guztien aurrean oro har, eskola-ingurune seguru eta osasuntsuago baten aldarrikapena egin dute. Urteak daramatzate konstituzio eta erakundeei espazio seguruagoak ahalbidetzeko eskaerak egiten. Eskola ingurunean dagoen trafiko maila dela eta, zaratari eta kutsadurari dagozkion inpaktuak gutxitzeko asmoz.
Ez da lehen ekimena izan gaurkoa. Aurretik ere kontzentratu izan dira trafikoak eta zonaldeko kutsadura handiak ikastetxeko ikasleentzat duten arriskuaren aurka. Joanak adierazi duenez, momentuz lortu duten gauza bakarra, errepide zati bat mozteko eta trafikoa bideratzeko hezi bat jartzea izan da. Gaur egun duten berme bakarra hori da.
Eskola inguruneen garrantzia nabarmendu dute, bereziki haurren eta gazteen osasunean. Hauen garapen egokirako guztiz beharrezkoa ikusten dute zarata eta kutsaduraren murrizketa bat.