Iturri ofizialen arabera, gaur egun 573 pertsonak egiten dute lo kalean Bilboko hirian, haueri, Ongi etorri Errefuxiatuak GKEak aipatu duenez, gosea pasatzen duten ehundaka pertsonak gehitzen zaizkio. Plataformak egoera zaurgarrian aurkitzen diren persona hauek Bilboko Larrialdietarako Udal Zerbitzuetan (SMUS) laguntza jasotzeko jasan behar dituzten hiru hilabete inguruko itxaronaldiak salatu nahi ditu, gaur arratsaldean deituriko elkarrteraratzearen eta sinadura bilketaren bitartez. “Bilboko Udalari exijitzen diogu ez dezala beste alde batera begiratu, bere erantzukizuna bere gain har dezala eta arduraz aurre egin diezaiola gizarte-larrialdi honi. Horregatik, salaketzeko eta sinadurak biltzeko kanpaina batean mobilizatuko gara, egoera hori geldiarazteko.”
Arratsaldeko 18:30etan emango zaie mobilizazioari eta sinadura banaketari hasiera, Unamuno plazan.