Bost pertsona zauritu eta bi langile harrapatuta Alde Zaharreko lanetan

uriola.eus 2024ko mai. 9a, 11:24

Argazkia: Suhiltzaileak jazoeraren tokian (El Correo)

Alde Zaharreko Tenderia kalean lanetan zegoen eraikin baten estalkiak eragin ditu kalteak

Alde Zaharreko eraikin baten estalkiak erortzean bost langile zauritu eta bi beste bi hondakinen azpian harrapatuta utzi ditu duela gutxi. Tenderia kaleko 24an gertatu da istripua, momentuan larrialdi zerbitzuak bertaratzen ari dira eta suhiltzaileak bi langileak sorosteko lanetan daude.

Eguneraketa: 11:58

Herri Irratiak azaldu duenez, harrapatuta zeuden bi langileetako bat ateratzea lortu dute eta bigarrena ateratzeko lanetan jarraitzen dute. Biak onik daude.

Eguneraketa: 12:05

Suhiltzaileek sorostu dute eraikinean harrapatuta zegoen bigarren langilea. Osasun zerbitzuak bost zaurituak artatzen ari dira.