Pisu turistikoak mugatzeko mozioa erregistratu du gaur Bihotzean Auzo Elkarteak Udalean, eta hilaren 30ean Udalean alderdi politikoek bozkatuko dituzten puntuen inguruko bilerara deitu ditu auzokideak maiatzaren 14an. Lau izango dira Udalean bozkatuko diren puntuak: Jasangarritasun azterketa bat egitea auzoz-auzo, Hiri Antolamendurako Proiektu Orokor berria (HAPO) moldatzea, etxebizitzaren Erabilera Turistikoa debekatzeko, lizentzia guztien moratoria, eta ikuskapen eraginkorrak bermatzea.
Puntu hauek argitzeko, datorren asteartean bilera egingo da Bihotzean (Erronda 25), 19:00etan.