Garilak 26 taldeak aurtengo jaietarako egindako abestiarekin eztarriak berotu ostean, iritsi dira azkenik Alde Zaharreko jaiak. Zaharrean Berri jai batzordeak egitarau zabala antolatu du bihartik hasi eta datorren igandera arte; bihar arratsaldean emango zaie hasiera jaiei “Zirkua gara!” ekitaldia eta txupinarekin, eta Zaharrean Berri 2024 saria banatuko da Auzokideon txokoan, hori dena 19:45etatik aurrera. Ostegunean familientzako antzerki tailerra izango da Darabilbo eta Urtxintxa eskolaren eskutik, 17:00eta 18:40etan, Auzokideon txokoan. 19:30etatik aurrera Impro Jam Sesion saioa izango da Alfonso Medinaren eskutik, Belostikalen, eta 21:30etan “Androginia” performance show-a izango da ikusgai Barrenkalen.
Ostiraleko egitaraua 17:00etan hasiko da “Alde Izarrak” emanaldiarekin, Santiago Plazan, jarraian, 19:00etatik aurrera Sakatu elektrotxarangak girotuko du Alde Zaharra, eta musika eta pikoteoa egongo da arratsaldean zehar 21:00ak arte, Santiago plazako txosnan. Larunbatean gaiteroek emango diote irekiera egunari dianarekin, 09:00etan, gero Ur Zezenak izango dira 11:00etan Plaza Zaharretik eta Arberoako Joaldunak ere gehituko zaizkie kalegiran. Aldi berean, 11:00etan 97fm irratsaioa izango da zuzenean Plaza Berrian, ekitaldi gastronomikoa 11:30etan, jarraian haurrentzat jolasak eta tailerrak, 14:30etan herri bazkaria eta 7kale taldearen kontzertua jarraian. Santiago plazan, Bidean erromeriaren kontzertua, Zaharrean Berri ekitaldia eta Iranjause DJa izango dira 19:00etatik 23:00etara, eta egunari amaiera emateko, DJ Ruizza 7katu gaztetxean, 23:00etatik aurrera.
Igandean lasai asko emango zaie amaiera jaiei Txerokiak kantu poteoarekin 13:00etan, Txakur kalean hasita, eta 16:00etan auzoko emakumeen futbito txapelketa ospatuko da Plaza Berrian. Hemen jaietako ekintzetan izena emateko estekak:
Familientzako antzerki tailerra: https://labur.eus/rgNgW
Alde Izarrak: https://labur.eus/OmwDR
Auzoko emakumeon* futbito txapelketa: https://labur.eus/ekEAW