- Ane zulueta, 1995, 27 urte auzoan bizitzen
- Leire Astui, 1994, 30 urte auzoan bizitzen
- Irati Astui, 1991, 28 urte auzoan bizitzen
- Maite Bilbao, 1994, 30 urte auzoan bizitzen
- Irune Usunaga, 1994, 29 urte auzoan bizitzen
- Asya Popov, 1993, 28 urte auzoan bizitzen
- Iria Herrero, 1991, 30 urte auzoan bizitzen
- Urtzi Urkixo, 1993, 27 urte auzoan bizitzen
- Mikel Azkarate, 1991, 30 urte auzoan bizitzen
- Beñat Azkarate 1987, 32 urte auzoan bizitzen
1991 eta 1996 urteen arteko auzoko belaunaldia gara. Auzoan jaio ginen, familiaren etxean. Bertako eskolan ikasi eta plaza berriko usoen artean jolastuz hazi ginen. Pixkanaka, Solokoetxeko eskilaretan gora hasi ginen, eta 16 urteak bete arte auzoan ikasi genuen.
Urteak aurrera joan ahala, emantzipatzeko adina ere iritsi zaigu. Gure bizitzan fase berri bati hasiera eman eta gure kabuz bizitzen hastekoa. Eta hara non, sorpresa jaso dugun, auzotik kanporatuak izan gara.
Saiatu arren ez dugu lortu gure bizi proiektua sortu eta garatzeko etxebizitza bat lortzea gure auzoan. Inguruko auzoetara joan behar izan gara. Atxurira, Solokoetxera, Bilbira…
Azken urteotan Alde Zaharrean gertatzen ari diren aldaketaren biktimak gara, Alde Zaharrak galdu duen belaunaldia. Ez gara azkenak izango, gero eta zailagoa da gure auzoan bizitzeko toki bat aurkitzea. Gazteak bagoaz, behartuta goaz. Kanporatuak izaten gara.
Gu bagoaz, baina auzoa ez da hutsik geratzen. Espekulatzaileek eta putre funtsek ondo irakurri dute egoera. Alde egin dugun auzokide bakoitza, aukera berri bat da auzoan negozioa egiten ari diren horientzat. Azken 3 urteetan 4 hotel berri, pisu turistikoak ia eraikin guztietan, eta etxebizitzaren prezioa etegabe gora.
Ez gara gure kaleetan bizi jada, baina auzokoak gara eta gure auzoa defendatuko dugu.
Auzokideok egiten dugu auzoa. Alde Zaharretik auzokideak kanporatzen baditugu, zer bihurtuko da gure auzoa?
Txoriari hegoak ebakiko bagenizko ez luke alde egingo, Auzoari auzokideak kenduko bagenizkio, lasai espekulatuko genuke. Baina horrela auzoa ez litzateke gehiago txoria izango.
Zaindu dezagun maite dugun hori, zaindu eta bizi dezagun auzoa.
Etxebizitzarekin dagoen arazoa eta Auzoko biztanleen erreleboa bermatzeko, STOP PISU TURISTIKOAK ORAIN!